saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004929

Bazkideak lanari uzten dionean jaso beharreko kopuruen ondoriozko ondare-irabaziaren aldi-egozketa.

Ekainaren 11ko 2/2014 Foru Arauan ezarritako hautapenaren arabera zergadunak bazkide izateagatik lanari uzten dionean kobratu beharreko diru kopuruen ondoriozko ondare-irabazia, egun horretan indarrean dauden Zergaren erregela orokorrak (ondoko hauek barne: Ogasuneko Zuzendaritza Orokorraren maiatzaren 6ko 3/2013 Jarraibidean ezarritakoak; eguneratze-koefizienteei eta eraispen-koefizienteei buruzkoak) aplikatuz kalkulatua, erakundeak ez ordaintzeagatik ondare-galera gertatzen ekitaldiari egotzi ahal zaio. Hau da, irabazia zergadunak bazkidea izateagatik jaso beharreko kopuruak kobratzen ez dituen ekitaldiari egotzi ahal zaio kasu hauetan: kobrantza geroratzen denean; kobratu beharreko kopuruak erakundearen kapitalean sartzen direnean, ekainaren 11ko 2/2014 Foru Arauko 1. artikuluan ezarri den bezala.

Baldin eta azkenean kobrantzarik ezak galerarik ez badu sortzen, ondare-irabazia hartzekodunen konkurtsoa amaitzen den ekitaldiari egotziko zaio.

Ekainaren 11ko 2/2014 Foru Araua lanari uzten zaionean sortzen den ondare-irabaziari soilik aplikatzen zaio; beraz, ezin zaie aplikatu lanari uztean ondare-galera jasaten duten zergadunei.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli