saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004928

Bazkideek jaso beharreko kopuruak ezin berreskuratu izateak sortzen duen ondare-galeraren aldi-egozketa.

Lanari utzi ondoko egoera jakin batzuetarako zerga-tratamendu berezia ezartzen duen ekainaren 11ko 2/2014 Foru Arauan arautzen den aukerak ez du aldatzen noiz egotzi behar den zergadunak bazkidea izateagatik lanari utzi ondoren jasotzeko eskubidea daukan kopuru guztiak edo batzuk ez ordaintzeak dakarren ondare-galera (geroratutako kopuruak, erakundeari mailegatutakoak, bazkide inaktibo gisa kapitalera aldi baterako egindako ekarpenak).

Konkurtso-prozeduran dagoen enpresan egindako inbertsioen zenbatekoa (osorik edo zati bat) galduz gero zergadunak bazkidea izateagatik lanari utzi ondoren jaso beharreko kopuruen kargura, galera ondarearen balioaren murrizketa dakarren ondare-aldakuntza gertatzen denean agertuko da, hau da, inbertitutako zenbatekoa galtzen denean edo berreskuratzen den kopurua inbertitutakoa baino gutxiago denean. Hori erakundearen likidazioa edo zorrean kita egiteko erabakia dela eta inbertsio osoa edo haren zati bat berreskuratzerik ez dagoela egiaztatzen denean gertatuko da.

Aurrekoa gorabehera, ekainaren 11ko 2/2014 Foru Arauko araubideari heltzeko eskubidea enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartzen denean hasten da. Beraz, enpresa konkurtsoan dagoela adierazten duen autoak ematen dio zergadunari lanari utzi dionean sortutako ondare-galera erregela orokorrean arabera egotzi beharreko aldiari ez egozteko edo irabazia ezarri den autolikidazioa zuzentzeko aukera.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli