saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004926

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, hogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Epaileak kooperatiba batek jaulkitako mendeko finantza-ekarpenen harpidetza deuseztea

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian kooperatibek jaulkitzen dituzten mendeko finantza-ekarpenak arautu dira. Bada, epaile batek erabakitzen badu halako tituluen harpidetzea deuseztea, zergadunak aurrezkiaren oinarriko irabazia edo galera edukiko du, epaia irmo bihurtzen den ekitaldiari egotzi beharrekoa.

Irabaziaren edo galeraren zenbatekoa zergadunaren alde onartzen diren berandutzakorrituen eta jaso ondoren itzuli behar duen kopuruaren (kobratutako korrituak) arteko diferentzia garbia da, bidezko berandutza-korrituak gehituta. Beraz, hori dela eta ez dira zuzendu behar aurreko ekitaldietako autolikidazioak.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioz errenta negatiboa sortzen bada, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hogeita zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz integratu eta konpentsatu daiteke.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Beste kasuak

Itzuli