saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004924

Arbitraje-prozedurak lehentasuneko partaidetzak eta mendeko zorrak direla eta, FROBek emandako ebazpenen itzalpean.

Banku berregituraketako prozeduran dauden entitateek jaulkitako lehentasuneko partaidetzen edo mendeko zorren titularrek uste badute baloreak merkaturatzean adostasuna baliogabetzen duen zerbait gertatu zela, arbitrajera jo dezakete, auzibidea saihesteko, berregituraketa-prozeduraren barruan.

Horrelako kasuetan, bezeroek arbitrajerako hitzarmena sinatu dute kreditu-entitateekin eta bertan onartu dute itzul daitekeen gehieneko kopurua ezartzea: tituluen harpidetza balioa edo eskuraketa balioa.

Laudoa bezeroaren ustearen aldekoa bada, adostasuna ematean funtsezko errorea gertatu zela ezarriko da eta horrek berekin ekarriko du adostasuna eta kontratua deuseztatzea; horren ondorioz alderdiek kontratuaren xede diren gauzak itzuli beharko dizkiote elkarri, bai eta haien prezioa ere (fruituak eta korrituak gehituta). Hala ere, prozesu hauetan aurreko hori egin beharrean itzul daitekeen gehieneko diru kopurua ematen da, alderdiek arbitraje hitzarmenean adostu duten bezala.

Beraz, laudoak adierazten du erreklamatzailearen adostasuna baliogabetzen duen akatsa gertatu dela eta horren ondorioz erabakitzen da finkatutako diru kopurua itzuli behar zaiola. Hori gorabehera, gero likidazioa egin behar zaio berrerosketa eta harpidetza eragiketen ondorioz jasotako tituluak direla eta, hitzarmenean adostu den bezala.

Bezeroari kopuru hori itzuli beharra onartu eta kopurua ordainduta (konpentsaziozko ondare prestazioa) gatazka konpontzen da, berrerosteko prozesua gorabehera.

Hori dela eta, kontuan edukita erreklamatzailearen aldeko laudoa eman aurretik entitateak nahitaez berrerosi behar dituela baloreak eta aldi berean bezeroak akzioak harpidetu behar dituela, FROBek aginduta, zergadunari itzuli beharreko zenbatekoaren behin betiko likidazioa laudoan ezarritakoaren arabera itzul daitekeen gehieneko kopuruaren eta ondoko bietako baten arteko diferentziari aplikatzen zaio: akzioek arbitraje hitzarmena sinatu aurreko egunean duten kotizazio balioa (orduan bezeroa akzioen titularra bada) edo akzioen salmentaren zenbatekoa (hitzarmena sinatu denerako salduta egon badira).

Beraz, honelako kontratuetan xedea bezeroari itzuli beharrean diru kopuru bat ordaintzen zaio, alderdi biek adostutako kopurua, eta horren barrukotzat jotzen da aurretik nahitaez jasotako akzioen zenbatekoa (balioa aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera finkatuta).

Horrek esan nahi du kasu hauetan baloreen berrerosketak eta akzioen harpidetzak ez dutela zerga ondoriorik jasaten, ez eta arbitraje hitzarmena sinatu aurretik burututako akzioen salmentak ere.
Horrenbestez, bezeroak ez du ezer konputatu behar eragiketa horiengatik; aitzitik, kapital higigarriaren etekina baino ez zaio sortzen bere kapitalak hirugarren bati lagatzeagatik, hain zuzen ere laudoan finkatutako itzuli beharreko gehieneko zenbatekoaren eta hasierako tituluen (lehentasuneko partaidetzak edo mendeko zorra) harpidetza balioaren edo eskuraketa balioaren arteko diferentzia.

Zergadunak ez baditu saldu zor tituluak berrerosteko prozesuan jasotako akzioak arbitraje hitzarmena sinatu baino lehen, akzioak hitzarmena sinatzean eskuratutzat jo behar dira hurrengo eskualdaketetarako, zenbatekoa hitzarmenean finkatutakoa dela (eskuraketa balioa hitzarmenean sinatutakoa da).

Aurreko guztiaren ondorioz sortzen diren kapital higigarriaren etekin negatiboen integraziorako eta konpentsaziorako abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hogeita zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatu behar da.

Irizpide horiek eurak aplikatu behar dira FROBek aginduta arbitraje hitzarmena sinatzen denean, mendeko zorraren trukean senior zorra jaso ondoren.

Lehentasunezko partaidetzen harpidetza eta mendeko zorra deuseztatzen duten epaien kasuan, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritako tratamendu bera aplikagarria izango da.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Higigarrien kapitalaren etekinak

Itzuli