saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004917

Ehuneko 60ko integrazio-tasa aplikatu ahal zaion gehieneko zenbatekoa.

Ehuneko 100etik beherako integrazio-tasa gehienez 300.000 euroko zenbatekoari aplikatu ahal zaio. Zenbateko horren barruan ondokoak sartzen dira: a) batetik, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 19.2 artikuluko a) letran aipatzen diren etekinak (bi edo bost urte baino aldi luzeagoan sortutako etekinak; modu nabarmen irregularrean lortutako etekinak); b) bestetik, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 19. artikuluko 2. idatz-zatiko b) eta c) letretan aipatzen diren etekinak (zergaduna bazkide, partaide, mutualista edo onuradun den gizarte aurreikuspeneko sistemen eta enplegatzaileen pentsio-konpromisoak gauzatzeko aseguru kolektiboen errenta guztiak).

Ehuneko 100etik beherako integrazio-tasa aplikatu beharreko etekinak jasoz gero, 300.000 euroko muga konputatzean lehenbizi integrazio-tasa txikiena duten etekinak zenbatu behar dira.

300.000 euroko muga hau ez zaie aplikatzen akzioen gaineko aukeren ondoriozko etekinei, horiek beren muga baitute (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudia, 17. artikulua).

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

BGAE, PP...

Itzuli