saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004916

Abenduaren 10eko 175/2013 Foru Dekretua, xedapen gehigarri bakarra: lehenengo prestazioa zer den.

Lanaren etekinei aplikatu beharreko atxikipenen ehunekoak aldatu dituen abenduaren 10eko 175/2013 Foru Dekretuko xedapen gehigarri bakarrak hauxe ezarri du: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 2013ko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 19. artikuluko 2. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera jaso dena joko da lehenengo prestaziotzat, eta ez da kontuan hartuko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 2006ko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren babesean, data hori baino lehen prestaziorik jaso den eta prestazio horiei zer zerga-tratamendu ezarri zaien”.

Beraz, lehenengo prestazioa 2014ko urtarrilaren 1az gero kontingentzia bakoitzagatik jasotzen den lehen kopurua da, ondokoak aintzat hartu gabe: aurreko ekitaldietan jasotako kopuruak, kopuru horiei aplikatutako integrazio-ehunekoa eta arrazoi beragatik aurreko kopurua jaso zenetik 5 urte pasatu diren edo ez.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

BGAE, PP...

Itzuli