www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004913

Kontingentziak, Zergaren Araudiko 15.1 artikuluaren ondoreetarako


  

Zergaren Araudiko 15.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 19.2.b) artikuluan araututako ehuneko 60ko integrazio-tasa aplikatzeko ondoko kontingentzietako bat gertatu behar da: a) erretiroa hartzea, laneko arautegian ezarritako kasu guztietan; b) desgaitasun iraunkorra edo ezintasuna; c) kausatzailearen heriotza; d) mendekotasuna; e) iraupen luzeko langabezia; f) gaixotasun larria; g) estalitako kontingentziak ez beste zerbait gertatzea edo azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bategineko 8. artikuluko 8. idatz-zatian ezarritako zerbait gertatzea, horren ondorioz Legean aipatzen diren gizarte aurreikuspeneko sistemen kopuruak jaso ahal badira, hau da, aurreko puntuetan adierazitakoak ez diren arrazoiengatik.

Halaber, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren hogeita bosgarren xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera, bestelako kontingentziatzat jo izan da, baita ere, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian jasotako kasua (horren indarraldia 2017ko maiatzaren 15ean amaitu zen), zeinaren arabera pentsio planetako partaideek euren eskubide kontsolidatuak erabiltzeko eskubidea baitute euren ohiko etxebizitzaren gaineko betearazpen prozedura egiten denean. Beraz, horrelako kasuetan ere zergadunek 100eko 60ko integrazio-ehunekoa aplikatu ahal diote arrazoi horrengatik lortzen duten lehenengo itzulketari.

(*) Gizarte aurreikuspeneko sistemei dagozkien eskubideak aparteko kasuetan baliatzea COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz.

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren uztailaren 1eko 7/2020 Jarraibideak ezartzen duen bezala, zergari buruzko foru arauak 19.2 artikuluko b) letran arautzen duenaren ondorioetarako eta zergaren arautegiko 1. eta 2. artikuluetan ezartzen denaren ondorioetarako, gizarte-aurreikuspeneko sistemetako eskubideak aparteko kasuetan erabiliz gero (Ebazpena, 2020ko martxoaren 25ekoa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita COVID-19aren ondorioz enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea edo enplegua erregulatzeko espedientea ezinbestean aplikatu behar izan zaien BGAEetako bazkideek langabezia- prestazioa kobra dezaten; 11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa, COVID-19ari aurre egiteko eremu sozial eta ekonomikoan presazko neurri osagarriak hartzen dituena, hogeigarren xedapen gehigarria), gertatutako kontingentzia ez da izango Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Arautegiko 15. artikuluko 2. zenbakian aipatzen direnetakoa.

Beraz, eskubide ekonomikoak edota eskubide kontsolidatuak kobratzen badira Finantza Politikako zuzendariaren

2020ko martxoaren 25eko ebazpenean edo martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuko hogeigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren arrazoietako batengatik, ulertuko da etekinak ez direla eskuratu erretiroagatik, ez ezintasun iraunkorragatik, ez baliaezintasunagatik, ez heriotzagatik, ez mendekotasunagatik, ez langabezia luzeagatik, ez gaixotasun larriagatik, ez Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen testu bategineko

8.8 artikuluan estaltzen diren kontingentzietako batengatik, ez bertan ezartzen diren egoeretako batengatik.

Ehuneko 60ko integrazio-ehunekoa (13/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa; 19.2.b artikulua) aplikatu ahal izango zaie Finantza Politikako zuzendariaren 2020ko martxoaren 25eko ebazpenean edo martxoaren 31ko

11/2020 Errege Lege Dekretuko hogeigarren xedapen gehigarrian ezartzen denaren ondorioz jasotzen diren diru kopuruei, kapital gisa jasoz gero.

Hain zuzen ere, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Arautegiak 15.1 a) artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, aurreko paragrafoan aipatzen den baldintza (etekinak kapital gisa kobratzea) betetzat joko da zergadunak ekitaldi bakar batean kobratzen baditu arrazoi horregatik jaso ditzakeen diru kopuru guztiak.

Horrenbestez, aurreko kasua ez da 11/2020 Foru Dekretu Arauemaileak (11/2020Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 1ekoa, COVID-19ari lotutako luzapen neurriei eta beste premiazko neurri batzuei buruzkoa) 9.Hiru artikuluan arautzen duena bezalakoa. Izan ere, horren arabera, % 75eko integrazio-ehunekoa aplikatu ahal zaie

20209ko eta 2021eko ekitaldietan Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako zuzendariaren 2020ko martxoaren

25eko ebazpenean ezarritakoaren ondorioz jasotako zenbatekoaren lanaren etekinak kalkulatzeko; ebazpen horren arabera, osasun-krisiaren ondorioz ezinbestean ABEEE edo EEE aplikatu behar izan den BGAEetako bazkideek aldez aurretik kobratu ahal dituzte prestazioak.

Diru kopuru horik urteko gehieneko muga dute: 300.000 euro. Muga hau Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak 19.2 artikuluko b) eta c) letretan arautzen dituen etekin guztiei aplikatuko zaie.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

BGAE, PP...

Itzuli