saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004912

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 60.2a artikulua: gauzazko ordainsaria ordaintzailearen etxebizitza erabiltzea denean.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2015/12/31

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 60.2.a) artikuluan ezarri da ordaintzailearen etxebizitza bat erabiltzen den kasuetan gauzatan jasotako lanaren etekina higiezinari Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauan xedatzen denaren arabera egotzi beharreko balioaren %8 dela.

Balioa, Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako, zerga horri buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko 12. artikuluan ezarritakoa da.

Hala ere, hemeretzigarren xedapen gehigarrian ezarri da 2014. eta 2015. urteetan gauzazko ordainsarien zenbatekoa higiezinak Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako daukan balioaren %16 izango dela.

Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera 2014. eta 2015. urteetan higiezinen balioa Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako foru arau horretako 12. artikuluan ezarritakoaren erdia izango da.

Gainera, ordaintzaileak etxebizitzaren erabilerak eragiten dituen gastuak ordaintzen baditu (uraren, gasaren eta elektrizitatearen kontsumoa, telefonoa etab.), gauzazko ordainsariaren zenbatekoari gastu horiek gehitu behar zaizkio.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gauzazko ordainsariak

Itzuli