saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004908

Salbuespenaren gehieneko zenbatekoa.

Salbuetsitako kalte-ordaina kalkulatzeko kontuan hartzen den soldata.

Salbuespena aplikatzeko kontuan hartzen da Langileen Estatutuan, hura garatzen duen araudian edo epaiak betearazteko araudian kaleratzeetarako edo lanpostua utzi behar den kasuetarako finkatzen diren kalte-ordainen zenbatekoa.

Beraz, ezinbestekoa da jakitea zenbatekoa den kalte-ordaina kalkulatzeko erabili behar den soldata (erregulaziosoldata), lan-arloko legerian eta Auzitegi Gorenaren lan-arloko salaren jurisprudentzian ezartzen denarekin bat etorriz (ez baita zerga-arloko auzia, baizik eta lan-arlokoa).13 Foru Araua, 19.2 a artikulua).

Lan egindako urteen zenbaketa.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren salbuespena enplegatzaile berarentzat lanean egindako urteen kopuruari dagokion zenbatekoari bakarrik aplikatzen zaio, alderdiek kalte-ordainetarako urte gehiagoko antzinatasuna onartzeko ituna edo akordioa eginda edukitzea gorabehera.

Enpresa-taldeetan kaleratzen diren edo lanpostua utzarazten zaien langileek jasotzen dituzten kalte-ordainen tratamenduari dagokionez, kontuan eduki behar da enpresa-taldeak Auzitegi Gorenaren lan-arloko Salaren arabera o rdaintzaile bakarrak direla lan-arloko harremanetan baldintza jakin batzuk betetzen direnean; hona garrantzitsuenak: 1) taldeko entitateen lan-unitateek batera edo elkartuta jardutea; 2) taldeko hainbat enpresarentzat lan egitea, banaka edo batera, aldi berean zein jarraian. Horrenbestez, honelako kasuetan (enpresataldea ordaintzaile bakarra lan-ondoreetarako) taldean egindako zerbitzu guztiak zenbatu behar dira.

Erregela berak aplikatzen dira enpresen ondorengotzetan, enplegatzaile bat beste baten tokian subrogatzen denean lan-ondoreetarako (Auzitegi Gorenak 1999ko martxoaren 16ko epaian, besteak beste, onartu zuen bezala).

Salbuespenaren gehieneko zenbatekoa.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 9.5 artikuluan ezarri da salbuetsitako kalte-ordainaren zenbatekoa ezin dela izan 180.000 euro baino gehiago. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudiko 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (Araudia Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) muga hau banaka aplikatzen zaio kaleratze edo utzarazpen bakoitzari, kalte-ordaina ordaintzeko modua gorabehera.

Gainera, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hemeretzigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa aintzat hartuta, muga hau 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatutako kaleratze eta utzarazpenen ondoriozko kalteordainei baino ez zaie aplikatuko.

Beraz, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatutako kaleratze eta utzarazpenen ondoriozko kalte-ordainak osoosorik daude salbuetsita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargatik, baldin eta zenbatekoa ez bada ondokoetako txikiena baino gehiago: a) Langileen Estatuan finkatutako kopuruen araberako muga; b) 180.000 euro, ordaintzeko modua gorabehera.

(Salbuetsi gabeko soberakinari bi edo bost urte baino aldi luzeagoan sortutako etekin irregularren tratamendua aplikatu ahal izango zaio (abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 19.2.a artikulua).

Kalte-ordaina zatika kobratzen denean, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 9.5 artikuluan adierazitakoaren arabera salbuetsita dauden zenbatekoak bakarrik jasotzen diren ekitaldiak ez dira zenbatuko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arau horren 19.2.a) artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako (zehazki, zatikatze-urteen kopurua ezartzeko).

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Salbuetsitako errentak

Itzuli