saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004872

Kenkaria enpresa berrietan edo arestian sorturiko enpresetan inbertitzeagatik.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2018/01/01

Zergadunek dena delako aldian ordainduriko kopuruen %10ko kenkaria egin ahal izango dute enpresa berrien edo arestian sorturiko enpresen akzio edo partaidetzak harpidetzeagatik, kapitalari egindako aldi baterako ekarpenaz gain, inbertitzen duten entitatearen garapenerako ezagutza enpresarial eta profesional egokiak ere jarri ahal izango dituzte entitatearen esku, zergadunaren eta entitatearen arteko inbertsio-akordioan ezartzen denaren arabera. Aurreko zenbakian ezarritako kenkaria zergaldian ordainduriko kopuruen %20 koa izango da harpideturiko akzio edo partaidetzak mikroenpresa berritzaileei edo enpresa txiki edo ertain berritzaileei badagozkie.

Kenkaria egiteko gehieneko oinarria urteko 100.000 euro izango da (150.000 euro izango da urteko empresa berritzailerakoak), eta harpideturiko akzio edo partaidetzen eskuraketa-balioak osaturik egongo da. Horrez gain, urtean ken daitekeen gehieneko kopurua ezin izango da zergadunari zerga honetan dagokion likidazio-oinarriaren %15 baino handiagoa. Aurreko mugak gainditzeagatik kendu ez diren zenbatekoak ondoz ondoko hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldietako likidazioetan aplikatu ahal izango dira, muga berak errespetatuz.

Kenkari hau aplikatzeko, zergadunak ,PFEZaren 90. artikuluan baldintza guztiak betetzen dituen enpresako ziurtagiria beharrekoa izango da.

Loturak

13/2013 PFEZaren FAko 90. art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli