saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004858

Egoiliartuta ez dagoen batek egoiliartuta dagoen bati (enpresaburua edo profesionala) ondasuna ematen edo zerbitzua egiten dionean, nola egin behar dira faktura edo BEZaren ereduak?

FAKTURAK

Eragiketaren hartzailea

Oro har, honelako eragiketetan eroslea da subjektu pasiboa; beraz, berak ordaindu behar du BEZaren karga “autojasanarazpena” deritzonaren bidez. EZ DAUKA autofakturarik egin beharrik.

Ondasuna eman edo zerbitzua egiten duena

Honek BEZ gabeko faktura egin behar du (BEZaren Foru Araua, 84.Bat.2) eta erosleak bere buruari jasanarazi behar dio eta gero aldi horretako ereduan kendu (eskubidea edukiz gero).

EREDUAK (nola ezarri SPI BEZaren ereduetan)

Eragiketaren hartzailea:

  • BEZa jasanarazi behar dio bere buruari lauki honetan: “Subjektu pasiboaren inbertsioak sortutako BEZ”.
  • BEZa kendu behar du lauki honetan, BEZ kengarri gehienekin batera: “BEZ kengarria barruko eragiketetan”.
  • Eragiketa berarentzat Batasunaren barruan jasotako zerbitzua bada (izendazio ofiziala: “Batasunaren barruko zerbitzu-eskuraketa”), 349 ereduan adierazi behar du.

Ondasuna eman edo zerbitzua egiten duena

BEZaren ereduetako “Eragiketa zehatzak” atalean sartu behar du, lauki hauetako batean:

  • “Zergapean ez dauden edo salbuetsita dauden beste eragiketa batzuk, kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen dutenak”
  • “Subjektu pasiboaren inbertsioaren ondoriozko eragiketak, likidazioan agertzen ez direnak”
  • “Batasunaren barruko zerbitzugintza”, bidezkoa bada + 349 eredua.

Nola lotzen da SPI 349 ereduarekin?

349 ereduan ondoko hauek agertu behar dira:

  • Batasunaren barruko ondasun-emateak eta ondasun-eskuraketak.
  • SUBJEKTU PASIBOAREN INBERTSIOA aplikatzen denean, Batasunaren barruko zerbitzugintzak, jasotakoak zein eginak.

Adibidea: Espainiako enpresa batek zerbitzu bat egiten dio Frantziako enpresa bat zergaren aplikazio-lurraldean. Kasu honetan SPI aplikatzen ez denez, ez da ezarri behar 349 ereduan; ez da Batasunaren barruko zerbitzugintza, baizik eta Batasunaren barruko eragiketa.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli