saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004797

Nola kalkulatzen da inportazioen zerga-oinarria? Non likidatzen da BEZa?

Inportazioen BEZaren likidazioa:

Inportazio eta esportazio eragiketetan ondasunak Batasuneko aduana batetik pasatu behar dira. Oro har, eragiketa bakoitzeko ondoko agiri hauek egiten dira:

  • Hornitzailearen faktura.
  • Aduana-agentearen faktura.
  • ADB (administrazio-dokumentu bakarra).

ADB ezinbestekoa da salgaien truke-eragiketetan aduanako formalidadeak egiteko, ezarrita dagoen bezala. Horrez gainera dokumentu hau oinarritzat hartzen da zerga-aitorpenerako eta bertan adierazten da inportazioaren gaineko BEZaren kuota.

Aduana-agentearen fakturan bere zerbitzuak eta eragiketaren gaineko BEZa agertzen dira, eta horrez gainera ordaindu beharreko beste kontzeptu batzuk ere bai, esaterako inportazioaren gaineko BEZa (ADBan agertzen dena) eta tasak.

Bai BEZaren aitorpen-likidazioa, bai zergaren ordainketa arantzel-eskubideak likidatzen direnean egin behar dira, aduanan bertan. 2017ko abenduaren 29ko 1075/2017 Errege Dekretuaren xedapen iragankor bakarrak ezartzen du soilik tributuen foru-administrazio batean tributatzen duten subjektu pasiboek aukera izango dutela balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak geroratzeko, Estatuko legeriak BEZaren Erregelamenduaren 74.1 artikuluan aukera hori arautzen duen baldintza berberetan.

Zerga-oinarria:

Zerga-oinarria aduanako balioa da; kopuru horri ondoko kontzeptu hauek gehitu behar zaizkio, sartuta ez badaude:

  1. Inportazioa dela eta sortzen diren zergak, eskubideak, ordainarazpenak eta gainerako kargak, BEZa ez beste guztiak.
  2. Ondasuna Batasunaren barruko lehen helburu-lekura heldu arte sortzen diren gastu osagarriak, hala nola komisioak, enbalatze-gastuak, garraio-gastuak eta aseguru-gastuak.

Inportatzen den ondasun baten aduanako balioa beraren transakzio-balioa da, hau da, Batasuneko aduana-lurraldera heldu arte ordaindutako kopurua.

Zerga-oinarriaren osagairen bat atzerriko moneta batean finkatu bada, truke-tasa Batasunak aduanako balioak kalkulatzeko ezarritako xedapenekin bat etorriz zehaztuko da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli