saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004656

2016an laguntza-programa erabili badut erregistro-liburua betetzeko, 2017ko ekitaldiko datuak betetzeko programa bera erabil dezaket? Edo bertsio berria jaitsi behar dut?

2017az geroztik, Bila plataforma instalatu behar da, hemen eskuragarri: www.bizkaia.eus.

Aurreko ekitaldiko datuak berreskuratzeko utilitate bat dauka programak, 2016an erregistratuta dauzkan liburuak oinarri hartuta, 2017ko eragiketa ekonomikoen erregistro liburuak sortuz: Jarduerak, lotutako ondasunak eta bezero eta hornitzaileen datuak ekarriko ditu aurreko urteko programatik.

Jardueraren datuak bete badira eta datu horiek ez badatoz bat 2016ko programan jarri zirenekin, ezingo da inportazioa egin eta errore mezu bat agertuko da, jardueraren datuak berrikusi behar direla esanez.

Ondasunen eskualdatzea, baja eragiketarik lotuta ez daukaten ondasunen alta eta hobekuntza eragiketak eskualdatuko dira.

Erregistro zuzenak eta oharrak dauzkatenak baino ez dira pasatuko, okerrak ez dira eskualdatuko.

2016ko ekitaldiko jarduera eta ondasun guztiak erregistratuta daudenean komeni da 2017ko erregistro liburuaren programa instalatzea; izan ere, programa instalatzean baino ez da pasatzen ekitaldi bateko informazioa hurrengora.

Bezero/hornitzaileen gestio bat dauka. Datuen aldaketak, idazpen berriei baino ez die eragiten, hots, une horretara arte grabatutako fakturen informazioa berdin geratzen da. Bezeroak eta/edo hornitzaileak ezabatzen badira, ez dira zerrendan agertuko erregistro berriei alta ematean.

2017az geroztik, ondorengo urteetako erregistro liburuak aitorpen berria izango dira Bila plataformaren barruan, eta ez da beharrezkoa izango programa berri bat jaistea, eguneraketak baino ez dira aplikatu beharko eskuragarri daudenean.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli