saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900004567

Zergaduna laneko bazkidea zen kooperatibatik aurretik erretiratuta dago eta errenta moduan, kooperatibak Gizarte Segurantza osatzeko sistema gisa sustatutako enpleguko BGAEtik dagokion erretiro pentsioa kobratzen du. Hala ere, Gizarte Segurantzako Beregaieneko Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian alta egoeran jarraitzen du, dirudienez, harekin une hartan bertan sinatu zuen hitzarmen bereziaren babesean. Horren ondorioz, araubide horretan erretiroa gauzatu arte, 63 edo 65 urtez, bere autonomo kuotak ordaindu behar ditu, eta une horretatik aurrera Gizarte Segurantzaren erretiro pentsioa kobratzen hasiko da. Hau jakin nahi du: 1) Aurretik erretiratua dela kontuan izanik, borondatezko bajagatik (erreskate eskubidea) bazkide den BGAEti berriz kobra dezakeen. 2) Partaide den pentsio planetik kapital moduan jasoko dituen zenbatekoen zergapetzea, 63 urte bete eta, Gizarte Segurantzaren ondorioetarako, behin betiko erretiratzen den uneaz geroztik.

  1. Banako sistemako BGAEari dagokionez, kontuan hartu behar da zergaduna alta egoeran dagoela Gizarte Segurantzako Beregaineko Langile edo Langile Autonomoen Araubide Berezian eta, beraz, oraindik ez duela gauzatu araubide horretako erretiroa, eta hark ez diola onartu erretiro aurreratuaren, malguaren edo partzialaren egoera baliokiderik.

    Horren ondorioz, ez zitzaion gertatuko bazkide den banako sistemako BGAEaren erretiro kontingentzia, hura bere Estatutuetan edo kontsultagilea sartuta dagoen aurreikuspen planaren arautegian eratuta dagoen bezala, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legeko 24.1 a) artikuluan adierazitakoaren arabera.

    Hortaz, kontsultagileak banako sistemako BGAE horretatik erretiro kontingentzia gertatu aurretik eskuratzen dituen pertzepzioak, hura bere Estatutuetan edo aurreikuspen planaren arautegian eratuta dagoen bezala, BGAEn emandako borondatezko baharen (edo erreskatearen) ondorioz eskuratutzat jo ahalko dira, eta ez erretiro kontingentzia gertatu izanaren ondorioz. Hori dena, argitu denez, aipatu BGAEren Estatutuen (edo dagokion aurreikuspen planaren arautegiaren) arabera, aipatu erretiro kontingentzia oraindik gertatu ez bada (dirudienez kasu honetan gertatu bezala).

    Banako sistemako BGAEn araututako erretiro kontingentzia gertatu aurretik hala jasotako zenbateko horiek, %60an sartu ahalko dira Zergaren zerga-oinarrian, gehienezko kopurua urtean 300.000 euro izanik, kapital eran kobratzen diren heinean, lehen ekarpenetik urte bi baino gehiago igaro badira, eta zio horregatik (borondatezko baja edo erreskate eskubidea) 2014ko urtarrilaren 1az geroztik jasotako lehen zenbatekoa bada. Kasu horretan, kontsultagileak ezingo die integrazio ehuneko hori aplikatu ondorengo ekitaldietan zio beragatik (borondatezko baja edo erreskatea) eskuratutako zenbatekoei.

    Arestian adierazi denez, %60ko integrazio portzentajea aplikatu ahal zaion gehieneko zenbatekoa 300.000 euro da, eta muga hori PFEZFAko 19. artikuluko 2. idatz-zatiko b) eta c) letretan aipatzen diren etekinei dagokie. Hau da, zergaduna bazkide, partaide edo onuradun duten gizarte aurreikuspeneko sistemei, eta enplegatzaileen pentsio-konpromisoak gauzatzeko aseguru kolektiboei, kontsultaren egilea horrelako asegururen baten onuraduna bada.

  2. Bestalde, errenta moduan hartutako pertzepzioak edo prestazioak (hala nola kontsultagileak lan egiten duen kooperatibak sustatutako BGAEtik kobratzen dituenak) edonola ere 100eko 100ean sartzen dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarrian eta, beraz, ez dira kapital erako lehen prestazio edo pertzepziotzat hartzen aztertzen ari garen ondorioetarako (beste kobrantza batzuei %60ko integrazio ehunekoa aplikatu ahal izatea). PFEZFAko 15. artikuluan adierazten denez, errenta erako prestaziotzat (edo pertzepziotzat) jotzen da aldian behingo bi ordainketa edo gehiago kobratzea maiztasun erregularrarekin, gutxienez ordainketa bat urtean.

    Hortaz, kontsultagileak aipatu %60ko integrazio ehunekoa aplikatu ahalko die, bere kasuan, partaide den pentsio planetik kapital eran erretiroagatik jasotako zenbatekoei. Gehienez urtean 300.000 euro izango dira, zio horregatik eskuratutako lehen zenbatekotzat jotzen baita, baina kasu horretan ezingo die integrazio ehuneko hori berriz aplikatu ondorengo ekitaldietan erretiro kontingentzia beragatik eskuratzen dituen zenbatekoei.

    Hori dena, bazkide den banako BGAEtik kobratzen dituen zenbatekoak lehenago (aurreko ekitaldi batean) borondatezko bajagatik, edo erreskate eskubidea erabili izanagatik eskuratutzat jo behar badira, erantzun honetako arestiko idatz-zatian argitutakoaren arabera.

Loturak

Kontsulta

Itzuli