saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004552

Enpresak Bizkaian egoitza duen langilea atzerrira lekualdatzen du urtean zenbait alditan egoiliarrak ez diren enpresetan noizean behingo lanak egin ditzan. Zelan ordaindu behar ditu zergak? Arautegiaren 9.17 artikuluaren salbuespenerako edo 13. artikuluaren soberakinen erregimenerako eskubiderik izango du?

Bizkaiko zergaduna denez, lurralde honetan zergak ordaindu behar ditu, eta arautegiaren arabera bi zerga-onura daude, baina bateraezinak dira:

Salbuespena atzerrian egindako lanengatik

Baldintzak:

  1. Lortutako errentak lanaren etekinak izan behar dira.
  2. Errentak atzerrian egindako lanaren ondoriozkoak izan behar dira (langilea atzerrian dagoen lan-zentro batera joan behar da).
  3. Lanak egoiliarra ez den enpresa edo erakunde batentzat egin behar dira, edo atzerrian dagoen establezimendu iraunkor batentzat. Salbuespena ondoko kasuan bakarrik aplikatu daiteke: zergadunak egindako jarduerak irabaziak ekarri badizkio egoiliarra ez den erakundeari edo establezimenduari, hau da, abantaila edo onuraren bat ekarri badio, edo balio erantsia eman badio.
  4. Lanak egin diren lurraldean PFEZ bezalako edo haren antzeko zerga bat aplikatu behar da.

Atzerrian emandako egunetan sortu diren ordainsariei aplikatuko zaie salbuespena, eta urtean 60.100 eurokoa izango da gehienez.

Kargatik salbuetsitako saria dagokionez: Kargatik salbuetsitako saria da atzerrian ari diren langileek Espainian jardunez gero jasoko lituzketen ordainsarien gainetik jasotzen duten diru kopurua.

Zerga-ondoreetarako atzerriko langileen gaindikinen araubidea aplikatu ahal izateko ezinbestekoa da lan-ondoreetarako lantokia aldatzea eta ondorioz langileak 9 hilabete baino luzeago udalerri berean bizi behar izatea. 9 hileko aldia etengabea izan behar da, baina zerga-ekitaldi har ditzake.

Bi onura fiskalak bateraezinak dira. Horregatik bata ala bestea hautatu behar da: salbuespen hau edo soberakinen araubidea; aukera hori aplikatu nahi den ekitaldiko autolikidazioa aurkezterakoan egin behar du adierazpen hori. Zergaldi baterako egindako aukera geroago aldatu ahal izango da, hain zuzen ere, zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitu arte edo Zerga Administrazioak behin-behineko likidazioa egin arte, behin-behineko likidazioa borondatezko epe hori amaitu aurretik gertatuz gero.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli