saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004550

Urtean zehar Bizkaiko egoiliarra den pertsona batek 183 egunetan baino gehiagotan egin du lan aldi baterako kontratatu duten zenbait enpresa atzerritarretan. Zelan eta non ordaindu behar ditu zergak? Lanengatiko salbuespena aplika dezake atzerrian?

Zergadunak atzerriko egoitza fiskala egiaztatzen ez badu, Bizkaiko zergaduna izaten jarraituko du eta Bizkaiko zerga arautegiaren pean egongo da haren errenta mundiala dela eta; hala eta guztiz ere, horrek ez dio kalterik eragingo Espainiak zerga ezarpen bikoitzaren inguruan izenpetutako hitzarmenek ezarritakoari.

Atzerriko lanengatiko salbuespena aplikatu ahal izango da, baldin eta PFEZri buruzko arautegian eta haren garapen xedapenetan ezarritako beharkizunak betetzen badira.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli