saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004539

Ezintasun egoeran dauden pertsonek, kendu ahal dituzte BGAE batera edo gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batera egindako ekarpenak?

Ezintasun-graduaren arabera edo 70. artikuluko erregimen orokorra edo 72. artikuluaren araubide berezia aplikatuko zaie.

% 65etik beherako desgaitasun fisikoa edo % 33tik beherako desgaitasun psikikoa duten pertsonek:
  • 70. artikuluko urteko ekarpenen muga dute (5.000 €-ko ekarpenak, 8.000 € enpresa-kontribuzioengatik, batera 12.000 €-ko mugarekin) eta
  • 13/2013 FAren 70.5 artikuluak ezartzen duen muga aplikatzen zaie; artikulu horrek honakoa adierazten du "zerga-oinarritik ezin dira kendu 70. artikuluaren 1 eta 3. ataletan aipatzen diren gizarte-prebisioko sistemetarako ekarpenak eta kontribuzioak, baldin eta horiek jubilazio-egoeran dauden bazkide, parte hartzaile, mutualista edo aseguratuen zergaldiaren osteko zergalditik aurrera egiten badira". PFEZren 62.3 artikuluak ezarri du: "jubilatuen aintzatespena edukiko dute, artikulu honetan ezarri denaren ondoreetarako, hala denean, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean ezarrita dagoen erretiratzeko adin arruntetik aurrera."
% 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo % 33ko edo hortik gorako desgaitasun psikikoa duten pertsonak:

13/2013 FAren 72. artikuluak ezartzen duen araubide berezia aplikatzen zaie eta, ondorioz, urteko ekarpenak egin ditzakete gehienez 24.250 €-ra arte, 13/2013 FAren 70.1 artikuluak ezarri dituen mugen eraginik gabe.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli