saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004521

Zein da gaigabezia duten pertsonek BGAE edo pentsio-plan batetik jasotzen dituzten kapital moduan prestazioei eman behar zaien zerga-tratamendua?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Beti dira lanaren etekinak

BGAEek (edo borondatezko gizarte aurreikuspeneko beste sistema batzuek) zeinahi gertakizun dela bide jasotzen diren kopurua lanaren etekintzat hartuko dira PFEZen aitorpenean.

Kapital-erreskateak

Prestazioak kapital gisa jasotzen direnean, zerga-oinarri orokorrean integratu beharreko zenbatekoa %60koa izango da, lehen prestazioa baldin bada, edo ez bada, aurrekoa da integratu da % 100etara.Hala eta guztiz ere, erreskatearen %60 egozteak muga dauka: 300.000,00 €

% 60 integrazio-muga aldi bat soilik integratzeko muga gertakizunagatik aplikatzen da, ez babes produktu edo sistema bakoitzeko. Integrazio-ehunekoaren (%60) aplikaziorako, arautegiaren arabera tratamendu bateratua eman behar zaie BGAEetatik, pentsio planetatik, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetatik, enpresen aurreikuspen sozialeko planetatik, bermatutako aurreikuspen planetatik eta mendekotasun aseguruetatik jasotzen diren kopuruei.

Edozein kontingentziarengatik jaso zen kobrantza 2014tik baino lehenagoko ekitaldi batean kobratu bazenuen eta kontingentzia berarengatik azken ekitaldi hori baino geroagoko ekitaldi batean egin bazen, kopuru biei aplikatu ahal izango diezu %60ko integrazio portzentajea. Hori guztia Bizkaiko Foru Aldundiaren 175/2013 Foru Dekretuak, abenduaren 10ekoak, bere xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoarekin bat.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli