saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004406

Nola osatzen da ibilgailuak erabiltzearen ondorioz ken ezin daitezkeen gastuei dagokien pantaila?

3/2013 Foru Arauaren bidez iruzurraren aurkako borroka indartzeko neurri batzuk ezarri ziren; neurri horien artean ibilgailuen erabileraren emaitzako gastuen kengarritasunaren kontrolarena dago.

Muga independente batzuk aplikatzen zaizkien gastuen hiru multzo ezarri ziren. Alde batetik errentamenduari, lagapenari edo balio-galerari lotutako gastuak daude. Beste alde batetik erabilerari lotuta dauden gainerako gastu guztiak daude. Eta beste taldean ibilgailuaren eskuraketagatik kontabilizatutako gastuak daude.

Laguntza programan 11/2013 Foru Arauko 31. artikuluaren 3. ataleko a) letrako gastuen mugaketaren aplikazioaren xede diren ibilgailu guztiak azaldu behar dira, hala letra horren aplikazio zuzenaren ondoriozkoak nola beste atal batzuetatik igorritakoak izan, adibidez, 31.3. artikuluaren beraren c) letran adierazi den bezala, erakundeari lotuta dauden ordezkariek eta merkataritzako agenteek erabilitako ibilgailuen kasuan gertatzen dena.

Laguntza programan ibilgailuei lotuta dauden gastuei buruzko datuak betetzerakoan kontuan hartu behar dira ondoko hauek:

  • Datuak betetzeko pantaila galera eta irabazien kontuaren emaitzako zuzenketen barruan dago kokatuta, “Zerga arloko gastu ez-kengarriak” botoian.
  • Ibilgailuen erabileraren emaitzako gastuen pantaila nagusira iritsita zainpetuta dauden ibilgailu guztien laburpena ikusiko da.
  • Pantaila horren goiko aldean gastuen kengarritasunaren mugaketari lotuta dauden ibilgailuak erabiltzen dituzten erakundeko pertsonen kopuru osoa zainpetu beharko da. Kopuru hori eta ibilgailu guztiak erabiltzen dituzten pertsonen baturarena desberdinak izan daitezke, gerta daitekeelako pertsonaren batek ibilgailu bat baino gehiago erabiltzea.
  • Beheko partean ez-kengarritasun osagarri bat sartzeko hiru partida daude ibilgailu bat baino gehiago erabiltzen dituzten pertsonen kasuetarako. Programak, ibilgailu guztien datuak zainpetuz, gastu ez-kengarri kontabilizatuak kalkulatzen eta aplikatzen ditu ibilgailuko eta urteko. Baina arauak ezarri du pertsona batek ibilgailu bat baino gehiago erabiltzen badu mugak pertsona eta urteko aplikatzen direla eta, ondorioz, beste gastu batzuk ez-kengarriak izan daitezke. Gastu ez-kengarri berri horiek eskuz zainpetu behar dira.
  • Ibilgailu bakoitzaren datuen barruan zainpetu egin behar da ea ibilgailua amortizazioaren xede den ala ez eta, baldin eta amortizatzen ari bada, amortizazioaren ehunekoa zainpetu behar da. Baldin eta ibilgailua amortizazioaren xede izan bazen baina erabat amortizatuta badago, adierazi egin behar dira ea amortizatu den eta une egokian erabili zen ehunekoa.
  • Ibilgailuak erabiltzen dituzten pertsonen kopurua eta horien eskuraketa prezioak adieraziko dira.
  • Zainpetu egin behar da ea erakundeak kontabilizatutako gastuen % 100aren kengarritasunaren aukera hautatu duen, 11/2013 Foru Arauko 31.3.a) artikuluaren azkenaurreko paragrafoan ezarri diren terminoetan, ibilgailua erabiltzen duen pertsonari gauzazko ordainsaria egotzi zaiolako edo ibilgailua berariaz jarduera ekonomikoari lotuta egoteko modan egoteagatik. En el caso de que se haya imputado los gastos como retribución en especie se deberá identificar a las personas que soportan dicha imputación detallando los gastos imputados a cada una de ellas.

Azkenik, erakundeak arauan jasota dauden ibilgailuen erabileraren emaitzako gastuen hiru taldeetatik bakoitzean kontabilizatu dituen zenbatekoak zainpetu behar dira.

Eskatu diren datu horiek guztiak zainpetu ondoren programak gastu kengarrien eta gastu ez-kengarrien zenbatekoak kalkulatuko ditu eta emaitzako zuzenketen bidezko partidara eramango ditu.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli