saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004403

Monetaren balio-galtzearen kalkulua eta, 11/2012 Foru Dekretu Arautzailearen bitartez onartu ostean, balantzeak eguneratzea erlazionatuak al daude?

11/2012 Foru Dekretu Arautzaileak hainbat erakundek eta zenbait aktibok balantzeak eguneratu ahal izatea onartu zuen.

Bestalde, 11/2013 Foru Arauak 40.9. artikuluan honakoa xedatzen du: “Ibilgetu materialaren eta ukiezinaren zein ibilgetukoin bertsioen ondare elementuak edo salmentarako mantendu diren aktibo ez korronte moduan sailkatu diren elementu horiek eskualdatzean lortu diren errenta positiboak zerga-oinarrian sartzeko, errenta horietatik honako hau kenduko da, eta betiere errenta horien mugarekin: eskualdatutako elementuei dagokienez, legez baimendutako azken egunerapenetik edo elementu hori eskuratu zen egunetik, gerokoa bada, gertatutako monetaren balio-galeraren zenbatekoa; zenbateko hori honako erregela hauen arabera kalkulatuko da:”

Beraz, 11/2012 Foru Dekretu Arautzaileari erreparatuz, balantzeak eguneratu ahal izan zituzten erakundeen aktibo guztien kasuan, nahiz eta ez eguneratu, 11/2013 Foru Arauaren 40.9. artikuluan aipatzen den monetaren balio-galera esklusiboki 2013. ekitaldiaz gero kalkulatuko da, alde batera utzita noiz erosi, ekoitzi edo hobetu den.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli