saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004402

Nola kalkula dezaket 11/2013 Foru Arauaren 40.9. artikuluan aipatzen den monetaren balio-galera?

“Bestelako aukerak” menuan, laguntza-programaren pantailari dagokion goiko aldean dagoena, “monetaren zuzenketa kalkulatzea” atala sartu da. Laguntza-programaren erabiltzaileen eskura jartzen den utilitatea da “Galeren eta irabazien kontuan emaitzak zuzentzea” pantailaren barruan “monetak balioa galtzeagatik errenten zuzenketa” partidan sartu behar diren zenbatekoak lortzeko.

Kalkulatzeko, ondare-elementua transmititzen den ekitaldia izendatu beharko da, horren errenten arabera egingo baita monetak balioa galtzeagatik zuzenketa. Ekitaldia izendatu ostean, elementuak noiz erosi edo amortizatu diren kontuan hartuta aplikatu behar diren koefizienteak kontsulta daitezke, betiere transmisioaren ekitaldia 2019. urtearen ondorengoa ez bada. Ondorengoa izanez gero, erabiltzaileak berak sartu beharko ditu koefiziente horiek, 2019. ekitaldiko laguntza-programa argitaratzeko unean, koefizienteak ez baitira onartuak izan.

Gero, “moneta-zuzenketa kalkulatzea” botoiaren bitartez pantaila batean sartuko da eta bertan hurrengoak kalkulatzeko zenbatekoak izendatu beharko dira: eroste-prezioa/ekoizpen-kostua/hobekuntzak, amortizazioak eta transmisioan lortutako irabazia. Datu horiekin moneta-zuzenketari dagokion zenbatekoa lortzen da.

Nolanahi ere, utilitate honi esker beharrezko kalkuluak egin daitezkeela, baina zenbatekoak programaren bestelako partidara eramaten ez dituela kontuan hartu behar da. Beraz, erabiltzaileak eskuz izendatu beharko du “monetaren balio-galtzearengatik errenten zuzenketa” partidan.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli