Hemen zaude:
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004332
Langileek zenbateko hori norberaren lanaren etekin gisa integratuko dute 2015eko ekitaldiko aitorpenean.
Etekina bi urte (30 hileko ordainketei dagokiena) baino gehiagoan sortu denez, % 60a integratuko da. 5 urte izan balitz % 50a integratuko zitekeen.
Kasu honetan, 2015eko aitorpenean kobratutako eta sortutako 1000€ sartu behar da eta %60a integratuko da.
2017an beste 1000 € kobratzen dituenean, 2015ko aitorpenean sartu behar ditu. Aitorpena aurkezteko ohiko epea igarota egongo denez, ekitaldi horren (2015) aitorpen osagarria aurkeztu beharko du, eta aitorpen osagarri hori aurkezteko epea data honetan amaituko da: PFEZaren aitorpena aurkezteko hurrengo aldia amaitzen denean (epea 2017eko ekainaren 30ean amaituko da - edo urte horretako errenta-kanpainan aitorpena aurkezteko azken lanegunean-).
%60 edo %50 integrazioak 300.000€ muga dauka.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.