Hemen zaude:
Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004211
13/2013 Foru Arauko 75. artikuluko 3. idatz-zatian hauxe ezarri da:
“3. Zergadunaren batez besteko karga tasa (aurreko idatz-zatian aipatutakoa) Sozietateen gaineko Zergaren oinarri orokorra baino gehiago bada, kuota osoari txikipen hau aplikatuko zaio: batez besteko karga tasaren eta Sozietateen gaineko Zergaren oinarri orokorraren arteko kenketaren emaitzako tasa jarduera ekonomikoen etekin garbi positiboaren osagai diren ondare irabazien zenbatekoari aplikatzearen emaitzako zenbatekoa. Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatzeari dagokionean, ondare irabazien zenbatekotik, hala badagokio, jardueraren etekin garbia zehazteko kontuan hartutako ondare galerak murriztuko dira”.
Arau orokorra da murrizpen hori kalkulatzeko oinarria eskuratutako ondare-irabaziaren zenbatekoak zehaztuko duela. Baldin eta zergapekoak zenbateko bat irabaztearekin batera ondare galera bat izan badu jarduerari lotutako elementuetan, murrizketaren oinarria gehienez ere bien arteko konpentsazioaren emaitzako saldo garbia da.
Hala ere, ondare irabazia lortzen den ekitaldian jarduera ekonomikoaren etekin arrunta negatiboa bada, murrizketaren oinarria ezin da izan irabaziaren eta etekin negatiboaren arteko konpentsazioaren emaitza baino gehiago, zeren “etekin garbi positiboaren osagai” den irabaziaren zatia ezin baita izan etekin garbi positiboa bera baino gehiago.
Zergadunak jarduera bat baino gehiago egiten badu, aipatu artikuluan ezarritako muga aplikatu behar zaion ondare irabaziaren zenbatekoa jarduera bakoitzeko kalkulatuko da eta jarduera baten ondoriozko ondare irabaziak ezin konpentsatu izango dira besteen ondoriozko galerekin.
Zuzendaritza Nagusiaren Jarraibidea
Jarduera bat baino gehiago egiten badu eta jarduera baten ondoriozko ondare irabaziak