saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004205

Lehentasuneko partaidetzen eta banku erakundeekin lortutako hitzarmenetatik datozen osagarrien eskualdaketak

2012 eta 2013rako aldi baterako neurriak eta beste zerga-neurri batzuk onartu dituen otsailaren 29ko 1/2012 Foru Arauko lehen xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, lehentasunezko partaidetzetatik eta finantza-bitartekarien inbertsio-koefizienteei, baliabide propioei eta informazio betebeharrei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legeko bigarren xedapen gehigarrian araututako gainerako zor-tresnetatik datozen errentak hirugarrenei norberaren kapitalak lagata eskuratutako etekintzat hartzen dira,13/2013 Foru Arauko 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Horren ondorioz, lehentasunezko partaidetza horiek eskualdatuz gero, besterendutako tituluak eskualdatzeko balioaren eta haiek erosi edo harpidetzekoaren arteko aldea kapital higigarriaren etekin gisa zenbatuko da, eta zergapekoak erosi eta eskualdatzeko jasandako gastu gehigarriak ere aintzat hartuko dira, 13/2013Foru Arauko 35.3 artikuluan adierazi den bezala.

Titulu horiek eskualdatuz gero, zergapekoak saldu zituen banku entitatetik merkatuan eskuratutakoaren zenbateko gehigarria eskuratzeko eskubidea duenean, zenbateko hori eskualdatzeko balioan sartuko da, aipatu balioaren beste osagai bat gisa. Zenbatekoa besteei norberaren kapitalak lagatzetik etorriko da eta, beraz, kontuan hartu beharko da 13/2013 Foru Arauko 35.3 artikuluan xedatutako kapital higigarriaren etekina kalkulatzeko.

Etekin horiei atxikipena egin behar zaien erabakitzeko, eskualdaketa eta erosketa balioen artean alde positiboa egonez gero, 47/2014 Foru Dekretuko 82.f) artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

Aurreko guztia gorabehera, partaidetzen titularrak merkatuan besterentzen dituen une berean banku entitateak hitzartutako osagarria edo konpentsatzeko zenbatekoa ordaintzen ez badu eta, horren ordez, lehenago tituluak eskualdatu eta haren zenbatekoa eskuratu eta, ondoren, inbertsio osoa berreskuratu ez izanaren ondorioz, zergapekoak eskuratu ez duen aldea erreklamatzen badu, eta banku entitateak eskualdaketatik kobratutako zenbatekoaren gehigarria ordaintzen badio, hala eskuratutako zenbateko gehigarria ez da titulu horien eskualdaketa-balioan sartuko; aitzitik, besteei norberaren kapitalak lagatzetik datorren kapital higigarriaren etekintzat hartuko da eta atxikipena aplikatuko zaio.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren Jarraibidea

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Higigarrien kapitalaren etekinak

Itzuli