saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004200

Jarduera ekonomikoa egiteko soilik erabiltzen direla pentsatzen den ibilgailuak.

Aurreko bi puntuetan azaldutako mugak ez zaizkie aplikatuko ibilgailu jakin batzuei, hain zuzen ere jarduera ekonomikoa egiteko baino erabiltzen ez direla pentsatzen den ibilgailuei. Hauexek dira:

  1. Salgaien garraioan erabiltzen diren ibilgailu mistoak. Ildo horretatik, merkantzien garraioak ez du bakarrik merkataritzako ondasunen garraioa adierazi nahi (“sal daitekeen salgaia”, “tratu edo salmentarako baliatu ohi den higigarria”, “enpresak lortutakoa eta transformaziorik gabe saltzeko dena”); termino horrek, era berean, jarduera garatzeko beharrezkoak diren materialen garraioa ere adierazten du, nahiz eta material horiek erabateko salgai-izaera ez izan, ez baita sal daitekeen salgaia.
  2. Bidaiariak kontraprestazio bat ordainduta garraiatzeko zerbitzuetan erabiltzen diren ibilgailuak.
  3. Fabrikatzaileek probak, saioak, erakusketak edo salmenten sustapena egiteko erabiltzen dituzten ibilgailuak.
  4. Merkataritzako ordezkari edo agenteen laneko joan-etorrietarako erabiltzen diren ibilgailuak. Hala ere, kontuan eduki behar da ibilgailuen errentamenduak, lagapenak edo balio-galerak eragiten duen gastuak muga daukala, hain zuzen ere kopuru hauetatik txikiena: a) 5.000 euro; b) 25.000 eurori zergadunak erabilitako amortizazio-ehunekoa aplikatzearen emaitzako zenbatekoa. Gainera, kasu hauetan ibilgailuaren eskuraketak eragiten dituen finantza-gastuen muga ere aplikatu behar da. Beraz, gastu horien ehuneko 50 ken daiteke, oinarritzat 25.000 euroren eta ibilgailuaren eskuraketa-prezioaren artean dagoen proportzioari dagokion kopurua hartuta, hura baino gehiago izanez gero.
  5. Gidariei eta pilotuei kontraprestazio bat ordainduta irakasteko zerbitzuetan erabiltzen diren ibilgailuak.
  6. Zaintza-zerbitzuetan erabiltzen diren ibilgailuak.
  7. Eskuarki ibilgailuak alokatzen jarduten duten erakundeek kontraprestazio bidezko alokairu-jarduera horretarako soil-soilik eta egiaz erabiltzen dituztenak.

Balio-galerak eragiten dituen gastuak mugatuta ez dauzkaten ibilgailuek (idatz-zati honetan aipatutako guztiak, ordezkari edo agente komertzialenak izan ezik) Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauko 21. artikuluko amortizatzeko askatasunari (1.b idatz-zatia), amortizazio azkarrari (2. idatz-zatia) edo baterako amortizazioari (3. idatz-zatia) hel diezaiokete.

Zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate erraztuari heltzen dioten zergapekoek ezin dute zenbatekorik kendu ibilgailu horien errentamenduagatik, lagapenagatik ez balio-galeragatik. Zenbateko horiek aplika daitekeen oro harreko kenkariaren (aurreko etekin garbiaren ehuneko 10) barruan sartutzat joko dira. Hortaz, gastu horiek kendu ahal izateko, zergapekoak zuzeneko zenbatespenaren modalitate arrunta aplikatu behar du.

Hala ere, zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate erraztuari heltzen dioten zergapeko horiek idatz-zati honetan zerrendatutako ibilgailuen erabilerari lotutako gainerako kontzeptuei dagozkien gastuak kendu ahal dituzte (finantza-gastuak barne), mugarik gabe, ondokoak izan ezik: ordezkariek edo merkataritzako agenteek jasandako finantza-gastuak.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren Jarraibidea

Informazio gehiago

Itzuli