saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004195

Goi zuzendaritzako kontratuak

Abuztuaren 1eko 1382/1985 Errege Dekretuak goi zuzendaritzako langileen lan-harreman berezia arautzen du. Bertan aipatzen diren goi zuzendaritzako kontratuekin ari diren pertsonek laneratzeagatik edo lana utzarazteagatik jasotzen dituzten kalte-ordainei ezin zaie aplikatu 13/2013 Foru Arauko 9.5 artikuluko salbuespena, arrazoia gorabehera, abuztuaren 1eko 1382/1985 Errege Dekretuak ez baitu ezarri nahitaez ordaindu beharreko gutxieneko zenbatekorik.

Lan-harreman arrunta daukan langile batek goi-zuzendaritzari lotutako kontratua sinatzen badu enpresan bertan, lehen esandako lan-harreman arrunta etenda gera daiteke, eta halakoetan, goi-zuzendaritzako lan-harreman berezia azkentzen denean, langileak aukera dauka aurreko lan-harremanari berriro eusteko. Horrelakoetan, goi- zuzendaritzako lan-harreman berezia amaitzen denean, lan-harreman arrunta berriro hasten ez bada, eta, beraz, bi harreman horiek amaitzen ez badira, salbuespenaren gehieneko muga (180.000 eurokoa kaleratzeagatik edo kargutik kentzeagatik) bi lan-harremanei (berezia eta arrunta) bakarrik aplikatuko zaie.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren Jarraibidea

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Salbuetsitako errentak

Itzuli