www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004176

Erakundean zuzendaritza eginkizunak benetan betetzea. Kapitaleko edo erakundeen ondareko zenbait partaidetza salbuesteko beharkizunak, merkatu antolatuetan kotizazioa izanda edo izan barik. Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauaren 6. artikulua


  

Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko 6. artikuluko 2. idatz-zatian araupeturiko salbuespena egiteko, zergadunek zuzendaritza eginkizunak bete behar ditu nahitaez ekonomi jardueren eta lan pertsonalaren etekinen %50etik gorako ordainsaria jasotzen duen erakundean.

Hortaz, ez dira konparazioaren ezein terminotan sartzen kapitalaren etekinak, partaidetzei dagozkien funts propioak dituzten erakundeetako dibidenduak, ezta ekonomi jardueren edo lan pertsonalaren etekinak ez diren gainerako errenta motak ere.

Ondorio horietarako, ez dira zenbatzen ekonomi jardueren eta lan pertsonalaren etekinen artean ekonomi jarduerak egitearen ondoriozkoak; izan ere, horien ondasunak eta eskubideak salbuetsita daude Ondarearen gaineko Zergatik.

Baldin eta erakundearen kapitalaren gutxieneko partaidetza ahaidetasun-talde bereko beste pertsona batzuekin batera badago, ahaidetasun-talde horretako kideetako batek bete behar du gutxienez baldintza hau eta, gainera, partaidetzen titularra izan behar du: erakundean zuzendaritza eginkizunak betetzea eta hori dela-eta zergadunaren lan pertsonalaren eta ekonomi jardueren etekinen %50etik gorakoa izatea jasotzen duen ordainsaria. Hala denean, baldintza horiek beteta, salbuespena egiteko eskubidea dute ahaidetasun-taldeko kide guztiek.

Pertsona batek partaidetza zuzena duenean hainbat erakundetan eta guztiak salbuetsita geldi daitezkeenean Zergatik, banaka eta bereizita zenbatuko da erakunde bakoitzean zuzendaritza eginkizunen ondoriozko ordainsarien ehunekoaren kopurua ekonomi jardueren eta lan pertsonalaren etekin guztien gainean.

Alde horretatik, erakunde bakoitzean beteriko zuzendaritza eginkizunengatiko ordainsariak zergadunaren ekonomi jardueren eta lan pertsonalaren etekinen guztizkoan duen ehunekoa zein den kalkulatzeko, ez dira sartzen beste erakunde batzuetan bete daitezkeen zuzendaritza eginkizunen ondoriozko etekinak.

Erakundearen zuzendaritza eginkizunak betetzean kausa duten ordainketak izango dira soil-soilik kontuan, beste zio batzuengatik kobra daitezkeenak alde batera utzita.

Enpresaren erabakietan parte hartzen duten pertsonek betetzen dituzten zuzendaritza eginkizunak. Ildo horretan, zuzendaritza eginkizunak betetzen dituzten karguen zerrenda bat dakar Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko 6. artikuluko Bi idatz-zatiak. Ez da zerrenda itxia, informazio hutsa ematekoa baizik.

Edozelan ere, ezin gezurtatuzko eran egiaztatu behar da erakundean zuzendaritza eginkizunak benetan bete izana, kontratu edo izendapen egokiaren bidez.

Loturak

5/2013 Jarraibidea, Ondarearen zergari buruzkoa, 5.3. atala

Informazio gehiago

Itzuli