Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004171
Zergatik salbuetsita daude zergadunaren ekonomi jarduerarako beharrezkoak ez diren ondasunak eta eskubideak, betiere ohiko jarduera bada, zergadunak berak zuzenean egiten badu eta errentaren iturri nagusia bada.
Baldin eta jarduera errenta-eratxikipena duen erakunde baten bitartez egiten bada, hala nola sozietate zibilaren, jarauntsi banatugabearen edo ondasunen erkidearen bitartez, jarduerari lotutako baliabide materialak eta giza baliabideak antolatzen ohiko partaidetza pertsonala eta zuzena duten bazkideei, jaraunsleei, erkideei edo partaideei baizik ezin aplika dakieke salbuespena, baina ez kapital ekarpen hutsa eginez erakundean parte hartzen dutenei.
Horrenbestez, jarduera egiten dutenak zuzenean bazkideak, jaraunsleak, erkideak edo partaideak direla ulertzen da halakoetan, ez errenta-eratxikipena duten erakundeak. Beraz, ez da bidezkoa Ondarearen gaineko Zergari buruzko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko 6.2. artikuluan garaturiko salbuespena aplikatzea, baizik eta, hala denean, arau bereko Bat idatz-zatian araupeturikoa.
5/2013 Jarraibidea, Ondarearen zergari buruzkoa, 4.2. atala
Jarduera egitea, errenta-eratxikipena duen erakunde baten bitartez