Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004169
Zergatik salbuetsita daude zergadunaren ekonomi jarduerarako beharrezkoak ez diren ondasunak eta eskubideak, betiere ohiko jarduera bada, zergadunak berak zuzenean egiten badu eta errentaren iturri nagusia bada.
Salbuetsita daude ere maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera eraturiko izatezko bikotearen edo ezkontzako bi kideenak diren ondasun eta eskubide erkideak, horietako edozein jarduerarako erabiltzen denean.
Ondasun eta eskubide erkide horien kontzeptuaren barruan, irabazizko ondasunak eta eskubideak sartzen dira, irabazizko ezkontzako araubide ekonomikoari datxezkionak, eta ezkontzako edo izatezko bikoteko kide bakoitzari zatitu gabe dagozkion ondasunak eta eskubideak, harreman ekonomikoak eraentzen dituen araubidea edozein delarik.
5/2013 Jarraibidea, Ondarearen zergari buruzkoa, 4.1 atala