Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004165
Zergadunak bere ondare garbiaren titulartasuna edukitzea da Zergaren zerga-egitatea. Ondare garbia deritzo haren titulartasunpeko ondasun eta eskubide ekonomikoen multzoari, betiere ondasunen balioa gutxitzen duten kargak eta erantzun beharreko zor eta betebehar pertsonalak kenduta.
Horri dagokionez, Zerga sortu baino lehen zergadunarenak diren ondasunen eta eskubideen ondarearen parte direla ulertzen da, ondasun edo eskubide horiek eskualdatu edo galdu direla frogatzen bada.
Baldin eta administrazioak onasunak eta eskubideak integratzen baditu zergadunaren zerga oinarrian aurreko lerroaldean azaldutakoa aplikatzeagatik, haiei egotz dakizkiekeen kargak eta zorrak ere integratu beharko dira, salbu eta galdu edo zenbatekoa txikiagoa dela agerrarazten bada sortzapen-datan.
5/2013 Jarraibidea, Ondarearen zergari buruzkoa, 2. atala