saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004020

Erretiratuta dagoen pertsona batek 3.000 euroko ekarpena egiten dio 58 urte dituen eta lanik ez duen edo diru-sarrerarik ez duen ezkontidearen BGAE bati. BGAEren estatutuetan ezarri da erretiro-kontingentzia 60 urteetatik aurrera eskuratu ahal izango dela. Egindako ekarpena murriztu daiteke?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Bai, 2.400 euroko mugaraino (70.3. artikulua)

Erretiratu eta ondorengo urtean ekarpenik ezin dela egin dioen kasuan, partaideari dagokio (BGAE baten kasuan), ez ekarpengileari.

70 ...5) artikulua: “Zerga-oinarrian ezin da murrizketarik egin aurreko 1etik 3ra arteko zenbakietan aipatzen diren gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenak eta kontribuzioak direla eta, baldin eta bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuak erretiro egoeran dauden zergaldiaren osteko lehenengo zergaldiaren hasieratik aurrera egiten badira”.

PFEZari buruzko 13/2013 FAren 70. artikulua (616 KB)

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli