Hemen zaude:
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003894
Jarduerari lotutako ondasun baten bajari buruzko oharra egiteko, Jarduerari lotutako ondasunen edo inbertsio-ondasunen kapitulura jo beharko genuke eta, bertan, lokala bajan eman. Hori egin aurretik, alabaina, diru-sarreren eta emandako fakturen kapituluan erregistratu behar dugu ondasunaren salmenta-faktura.
Ondasun horretan hobekuntzak egin izan badira, horiek ere darabilgun kapitulu horretan bertan eman beharko ditugu bajan.
Bestetik, BEZari dagokionez, ondasuna erregularizazio-epean baldin badago aplikatutako kenkariak egokitu beharko ditugu.
Honako esparru hauek bete beharko ditugu:
Jarduera: 241100 ARKITEKTOAK.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.