saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003784

Nortzuek ez dute arteztu behar eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua?

2016ko ekitaldian, eta aldi horretan arte, ondoko zergapekoek ez dute edukiko eragiketa ekonomikoen liburua arteztu beharrik:

  1. 2012ko ekitaldian enpresa jardueraren bat egin eta beraren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate arruntaren edo erraztuaren bidez zehaztu duten zergapekoetatik jarduerari esker zergaldian 30.000 euro baino gehiago lortu ez dituztenek.
  2. 2012ko ekitaldian lanbide jardueraren bat egin eta beraren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate arruntaren edo erraztuaren bidez edo zenbatespen objektiboaren metodoaren hitzarmenen modalitatearen bidez zehaztu duten zergapekoetatik jarduerari esker zergaldian 6.000 euro baino gehiago lortu ez dituztenek.
  3. 2012ko ekitaldian enpresa jardueraren bat egin duten zergapekoetatik haren etekin garbia zenbatespen objektiboaren metodoaren zeinu, indize eta moduluen modalitatearen bidez zehaztu dutenek.
    Oharra: Jarduera urte natural osoan egin ez bada, etekin garbia kalkulatzeko jarduera egin den aldiko eragiketen bolumena urte osora heldu arte biderkatuko da.
  4. Jarduerari 2013ko urtarrilaren 1az gero ekin diotenek ez dute edukiko zertan arteztu eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua, ez hari buruzko aitorpen informatiboa aurkeztu beharrik ere, aurreko ataletan ezarritako betekizun guztiak betez gero.
Loturak

44 /2013 Foru Dekretua, lehenengo xedapen iragankorra (144/2014 Foru Dekretuak aldatua)

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

2014an eta 2015ean ez behartuak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli