saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900003509

Inbertsioengatik eta beste jarduera batzuengatik aplika daitezkeen kenkariak, abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 90. artikuluan ezarritakoari dagozkionak eta abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua indarrean jartzean aplikatu gabe egon direnak.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak inbertsioengatik eta beste jarduera batzuengatik aplika daitezkeen kenkariak hurrengo ekitaldietan aplikatzeko epealdia aldatu zuen: 5 urtetik 15era pasatu zen. Aldaketa 2014ko urtarrilaren 1ean hasi zen ondorioak sortzen. Hala ere, aldaketa indarrean jarri zenean aplikatu gabe zeuden kenkariak aplikatzeko epealdia ez zen luzatu (hots, sortu ziren egunean indarrean zegoen arautegian ezarritako epealdia ez zen aldatu), eta ezin zaie aplikatu abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauak, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoak, seigarren xedapen iragankorrean ezartzen duena, zeren eta ordura arte Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arautegia eta Sozietateen gaineko Zergarena ez baitzetozen bat gai honetan (batean epealdia bost urtekoa zen eta bestean epealdiak ez zeukan mugaegunik). Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak bateratu zituen bi epealdiak.

Horregatik, 2018an artean aplikatzeko zeuden 2013ko eta hurrengo urteetako kenkariak.

Gainera, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak hauxe arautzen du 88.3 artikuluan (2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen testua): “Kuota osoa txikiegia izateagatik aplikatzen ez diren kenkariak ondoz ondoko hurrengo hogeita hamar urteetan amaitzen diren zergaldietako autolikidazioetan aplikatu daitezke, baina muga berak errespetatuz”.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauak honako hau ezartzen du indarreko hogeita hamahirugarren xedapen iragankorrean ondore guztietarako: “Aurreko zergaldietan sortutako kenkarien zenbatekoak, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehenengo zergaldian aplikatu gabe daudenak, foru arau honetako 60. artikuluko 8 zenbakian edo 67. artikuluko 1 eta 7 zenbakietan xedatutakoren arabera aplikatuko dira (kasu bakoitzean dagokionari), eta, betiere, artikulu horietan ezarritako hogeita hamar urteko epea aplikatuko da”.

Gaur egun Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauak xedapen iragankor horretan ezartzen duena aplika daiteke, bateratuta baitaude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kenkariak eta Sozietateen gaineko Zergaren kenkariak aplikatzeko epealdiak.

Beraz, inbertsioengatik eta beste jarduera batzuengatik egin daitezkeen kenkarietatik aplikatu gabe geratzen direnak aplikatzeko epealdia 30 urtekoa da, sortzen direnetik zenbatuta. Hala ere, 2014ko urtarrilaren 1ean aplikatu gabe zeuden kenkariak (hau da, 2013ko ekitaldian sortuak) aplikatzeko epealdia 2018an amaitu da, sortu zirenean indarrean zegoen aplikazio-aldia bost urtekoa zen eta.

Loturak

Informazio gehiago

Itzuli