Hemen zaude:
Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900003507
1. Oro har, eta foru arau honetan ezarritakoa eragotzi gabe, zergaren oinarrian jaso behar diren errentak zehazteko, hala sarrerak nola gastuak, batzuk zein besteak sortu diren zergaldikoak izango dira, ordaindu edo kobratu diren unea beste bat izan arren. Bereziki, irizpide hauek aplikatuko dira: a) Lanaren eta kapitalaren etekinak hartzaileak eska ditzakeen zergaldiari egotziko zaizkio.
Ondorio horietarako ulertu behar dugu sarrera bat edo gastu bat exijigarriak direla hartzekodunak bere zordunari zorra ordaintzeko eskatu ahal dion unean edo, modu korrelatiboan, zordunak zor duena ordaindu behar duen unean. Denborazko egozpeneko irizpide hau sarreretan nahiz gastuetan aplikatzen da.