saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900003504

Maileguak amortizatzeko asegurua.

Finantza-entitateek bizi-aseguruak sartu ohi dituzte ematen dituzten hipoteka-maileguak emateko baldintzetan, non hartzailea eta aseguruduna mailegu-hartzailea baita, eta onuraduna kreditu-entitatea bera. Gehienetan, aseguru horiek mailegu-hartzaileen heriotza eta baliaezintasuneko gertakizunak estaltzen dituzte.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarriak dio hipoteka-hartzekodunak jasotako baliaezintasun kontingentziagatiko prestaziotik eratorritako errentek, haren onuradun gisa (betiere kreditu-erakunde bat edo modu profesionalean maileguak edo hipoteka-kredituak ematen dituen beste erakunde bat bada), zergadunaren hipoteka-zorra osorik edo zatika amortizatzeko betebeharrarekin, onuraduna zergaduna bera izango balitz izango lukeen zerga-tratamendu bera izango dute.

Horrela, aurreko baldintzak betetzen badira, zergadunak zorra kentzen badu ez du ondare-irabazirik lortuko. Bizitza- edo baliaezintasun-aseguruko kontratu batetik eratorritako kapital higigarriaren etekin bat izango da, atxikipenik gabe.

Ondorioz, zergadunak abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 9.7. artikuluan araututako salbuespena aplikatu ahalko du, horretarako eskatutako gaineratzeko baldintzak betetzen baditu.

Kasu horietan, zergadunak bere ohiko etxebizitzaren erosketa finantzatzeko hipoteka-mailegua eskatu bazuen, abenduaren 5eko 1372013 Foru Arauaren 87. artikuluan araututako kenkaria aplikatu ahalko du amortizatutako zenbatekoan, arau horretan ezarritako baldintzetan eta mugekin.

Heriotza-kontingentzia gertatzen bada, mailegu-hartzaileak zergak ordaindu beharko ez dituen ondare-irabazi bat lortuko du, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 41.2 b). artikuluaren ezarritakoaren arabera. Bestalde, hildakoaren oinordekoek ez dute zorrik sartu beharko jarauntsiko ondasunetan, aseguru-entitateak kreditu-entitateari egindako ordainketaren bidez ordainduta geratuko baita. Bestalde, zergadunak zergarik ez ordainketarik ordaintzen ez duen heinean, ezingo du aplikatu arrazoi horregatik ohiko etxebizitzako inbertsioagatiko kenkaririk.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Beste kasuak

Itzuli