saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900003503

Seme-alaben mantenurako urtekoak ordaintzearen ziozko kenkaria

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 80. artikuluan hauxe ezarri da: Epaileen erabakiz seme-alaben urteko mantenua ordaintzen duten zergadunek kontzeptu horregatik ordaindutako kopuruen 100eko 15eko kenkaria egiteko eskubidea dute. Seme-alaba bakoitzeko muga da aurreko artikuluaren 1. paragrafoan ondorengo ahaide bakoitzarentzat jasotako kenkariaren 100eko 30.

Epaileen erabakiz ordainduak adierazpenak esan nahi du ordaindutako diru-zenbatekoak:

  1. epaileak finkatu dituela;
  2. ordaindu egin direla.

Epaileen erabakiz terminoa ez da bakarrik epaiaren sinonimoa. Gatazkaren alderdiek jarrerak beren borondatez hurbiltzeko erabiltzen duten edozein formula definizio horretan sar dezakegu, baldin eta epaileak horri buruzko erabakia ematen badu, gainbegiratzen badu edo berresten badu. Zenbait formula daude. Besteak beste, transakzio judiziala eta amore ematea, eta famili bitartekaritza edo adiskidetze zentro batean sinatutako adiskidetze aktak hor sartzen dira, baldin eta kasu guztietan organo judizialen batek neurria gainbegiratzen edo berresten badu.

Horrenbestez, famili bitartekaritzako administrazio organo baten parte hartze soila ez da nahikoa kenkarirako eskubidea frogatzeko (salbu eta organo horren aurrean adostutakoa epaile batek berresten badu).

Urteko ordainketak organo judizial baten erabakiz ezarri behar dira, epailea espainiarra edo atzerritarra izatea gorabehera, baldin eta, atzerritarra izanez gero, behar bezala ziurtatzen bada.

Aurreko guztia gorabehera, uztailaren 2ko 15/2015 Legea, borondatezko jurisdikzioari buruzkoa, indarrean ipini zenetik dibortzioa epai bidez dekreta daiteke edo, bestela, ezkontideen adostasunez ezar daiteke, ezkontideak akordioa eginez gero, hitzarmen arautzailea formulatu behar da idazkari judizial baten aurrean edo eskritura publikoa notarioaren aurrean, baldin eta ez badago emantzipatu gabeko ume adingaberik ez lege-gaitasuna epai bidez aldatu eta gurasoen kargura dagoenik. Honelako kasuetan, gurasoek notarioaren aurrean egindako eskritura publikoan ituntzen dituzten mantenurako ordainketak kengarriak dira, nahiz eta zentsu hertsian “epailearen erabakiz” ordaindu.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Famili kenkariak eta pertsonalak

Itzuli