saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900003498

Laneko istripuaren kasuan edo lanbide gaixotasunaren kasuan ematen diren prestazio ekonomikoen gaineko errekargua

Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 123. artikuluan hauxe ezarri da:

  1. Sorburua lan-istripu edo laneko gaixotasunen batean duten diru-prestazioak % 30etik % 50era bitartean handituko dira, faltaren larritasunaren arabera, hauetariko bat bada lesioaren eragilea: makina edo artefaktu, edo instalazio, zentro edo lantoki bat, arauzko prekauzio-tresnarik ez duena, izanda ere halakorik erabiltzen ez duena edo dauzkanak egoera txarrean dituena; laneko higieneari eta segurtasunari dagozkion neurri orokor edo bereziak ez kontuan hartu izana; edo oinarrizko osasungarritasun-neurriak edo norbera lanera egokitzeari buruzkoak —lanaren ezaugarriak eta langilearen adina, sexua eta gainerako baldintzak kontuan hartuta— ez bete izana.
  2. Aurreko zenbakian ezarritako gehigarria ordaintzeko erantzukizuna, zuzenean, araua hautsi duen enpresaburuarena izango da; ezin izango da ezein asegururekin babestu, eta zuzenbidean erabat deusez izango da edozein itun edo kontratu egitea erantzukizun hori estaltzeko, konpentsatzeko edo besteri transmititzeko.
  3. Artikulu honek arautzen duen erantzukizuna independentea eta bateragarria da arau-haustetik erator litezkeen beste edozein ordenatako erantzukizunekin, erantzukizun penala barne.

Errekargu hau urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 164. artikuluan arautzen da (2016ko urtarrilaren 2tik aurrera dago indarrean).

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eremuan errekargu horri eman behar zaion zerga-tratamendua hura ezartzen zaion prestazioari dagokiona da. Beraz, kontzeptu horretan jasotzen den zenbatekoa laneko etekin gisa zergapetuko da, edo zergatik salbuetsiko da, prestazioak PFEZko 13/2013 Foru Arauaren 9. artikuluan araututako salbuespenetako batean sartzeko betekizunak betetzearen arabera.

Hori guztia, aipatu errekargua ez delako zenbatesten langileak jasandako kalte fisiko edo psikikoaren arabera, baizik eta enpresariak nahitaezko segurtasun-neurrien urraketan egindako larritasunaren eta prestazioaren zenbatekoaren arabera. Beraz, ezin da aplikatu kalteen ziozko kalte-ordainen tratamendua.

Informazio gehiago

Itzuli