saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003410

Balioa egiaztatzeko prozeduran eta peritu-tasazio kontrajarriaren prozeduran, aplikatzen da berandutze-korriturik aitorpen osagarriarekin batera?

Balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazio osagarriarekin batera berandutze-korrituak aplikatzen dira, hain zuzen ere ordaindu gabeko zatiak autolikidazioa aurkezteko epealdia amaitu denetik (30 egun baliodun) likidazio erabakia eman arte sortutakoak (Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra, 26.5 artikulua).

Balorazioa aurkaratzen bada (peritu-tasazio kontrajarriaren prozedura) edo berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko diru-erreklamazioa aurkezten bada, honela sortuko dira berandutze-korrituak:

  • Aurkarapena, erreklamazioa edo errekurtsoa ezesten bada aurretik dirurik sartu gabe, korrituak autolikidazioa aurkezteko epealdia amaitzen denetik ezespen erabakia eman arte sortzen dira (Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra, 26.6 artikulua, hirugarren idatz-zatia).Balorazioa aurkaratzen bada (PTK), egiaztapenaren ondorioz balioa berresteak (hiri-ondasun higiezinen kasuan gutxieneko balio eratxikigarria) ezespena ekarriko du.
  • Modu partzialean baietsiz gero (hau da, azken kopurua autolikidazioan ezarritakoaren eta balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazio osagarrian ezarritakoaren bitartean finkatzen bada), korrituak autolikidazioa aurkezteko epealdia amaitzen denetik likidazio erabakia (egiaztapenaren ondoriozko likidazio osagarria) eman arte sortzen dira. Balorazioa aurkaratzen bada (PTK), egiaztapenaren ondorioz balioa ez berresteak (hiri-ondasun higiezinen kasuan gutxieneko balio eratxikigarria) baiespen partziala ekarriko du.
  • Erabat baiesten bada, ez da sortzen berandutze-korriturik, autolikidazioa ondo egin dela berretsi da eta.

Prozedura amaitutakoan aurretik ezer ordaindu den egiaztatu behar da eta zergapekoak zenbat ordaindu behar duen zehaztu:

  • Behar baino diru gehiago sartu badu, soberakina itzuliko zaio, berandutze-korrituak gehituta.
  • Behar baino diru gutxiago sartu badu, falta dena eskatuko zaio, bai eta horren berandutze-korrituak ere.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli