www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003363

Zer eduki behar du premiamendu-probidentziak?


  

Premiamendu-probidentziak ondorengo hauek jasoko ditu:

  1. Ordaintzera behartuaren izen-deiturak edo sozietatearen izen osoa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea.
  2. Zorraren kontzeptua, zenbatekoa eta epealdia.
  3. Beren beregi adieraziko da zorra ez dela ordaindu, borondatezko aldian ordaintzeko epea amaitu dela eta berandutza-korrituen sortzapena hasi dela.
  4. Ordainarazpen errekarguaren likidazioa eta, hala balegokio, korrituena.
  5. Zorra ordain dezan berariazko agindeia, aipatu errekarguarekin, Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 60. artikuluko 3. idatz-zatiak aipatzen duen aparteko epean, edo epeak amaitu ondoren, bitartean ordainketaren geroratzea edo zatikatzea onartu bada.
  6. Adieraziko da oraindik ordaindu gabe dagoen zergaren zenbateko osoa ordainduko ez balitz, bere ondasunak enbargatuko direla edo eratuta dauden bermeak gauzatuko direla, zorra kobratu ahal izateko, premiamenduzko errekargua, berandutza-korrituak eta prozeduraren kostuak eskatuz.
  7. Premiamendu-probidentzia zein datatan igortzen den.

Premiamendu-probidentzia zordunari jakinaraziko zaio, ondorengoak adieraziz:

  1. Zorra zein epetan eta lekutan ordaindu behar duen.
  2. Geroratzea edo zatikatzea eskatzeko aukera duen.
  3. Etendura indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan eta baldintzetan bakarrik gertatuko dela adierazten duen informazioa.
  4. Erabakiaren aurka jar daitezkeen errekurtsoak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta horiek aurkezteko epea.
Loturak

125/2019 Zerga-bilketako Araudiko 50-51 Art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli