www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003361

Zorrak konpentsatzeko epea


  

Diruzaintza Zerbitzuko organoak zorra konpentsatzearen aldeko erabakia emango du zergen arloko arautegian eta arautegi zibilean (Kode Zibila, 1.195 - 1.202 artikuluak) edo kasuan kasuko berariazko legerian ezarritako betekizun guztiak betetzen direnean.

Zerga-bilketak Araudiko 43. artikuluko 5. idatz-zatian ezarri denaren arabera eskaera aurkezten den egunetik hilabete pasatu baino lehen eman behar da ebazpena. Eskatzaileari agiri edo informazio gehiago aurkezteko eskatzen bazaio, ebazteko epealdia izapide horrek irauten duen beste luzatuko da. Epealdi horretan ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahal izango da, eta gero bi aukera egongo dira: ezespenaren kontrako errekurtsoa aurkeztu edo berariazko ebazpena jaso arte itxaron.

Ez da ezarri ezer ordainarazpen-aldian aurkeztutako eskaerak ukatzen dituzten ebazpenen ondorioez; beraz, halako kasuetan besterik gabe premiamendu-prozedurari ekiten zaiola pentsatu behar da (Zerga-bilketako Araudia, 43.3 artikulua).

Loturak

Zerga-bilketako Erregelamenduaren 43.5. artikukua

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli