saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003256

Zein da ondare eskualdaketen zergen zerga oinarria, eta balioaren egiaztapena nola egiten da?

Zerga oinarria eskualdatzen den ondasun edo eskubidearen balio erreala da (1/2011 Foru Araua-ren 12. artikulua).

Balioaren egiaztapena:

Administrazioak esku izango du eskualdatutako ondasunen eta eskubideen, sozietate eragiketaren edo egintza juridiko dokumentatuaren balio erreala egiaztatzeko (1/2011 Foru Araua-ren 60. artikulua).

Egiaztatzeko bitartekoak (1/2011 Foru Araua-ren 60.2 artikulua)

Egiaztapena Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 55.1 artikuluan ezarritako baliabideen bitartez egingo da:

  • Etekinak zergaren arauan ezarritako portzentajean egoztea edo kapitalizatzea.
  • Zergen arloko erregistro ofizialetan ageri diren balioak erreferentziatzat hartuta zenbatestea.
  • Merkatuko batez besteko prezioak.
  • Nazio eta atzerriko merkatuetako kotizazioak.
  • Administrazioaren perituen irizpena.
  • Ondasunek aseguru kontratuetan dituzten balioak.
  • Hipotekatutako finkak tasatzeko ezarritako balioa, hipotekei buruzko legeriarekin bat etorriz.
  • Ondasunaren beste eskualdaketa batzuetan aitortutako prezioa edo balioa; inguruabarrak kontuan hartu behar dira eta arauz ezarritako epealdi baten barrukoak izan behar dira.
  • Zerga bakoitzari buruzko foru arauan zehazten den beste edozein bide.

Egiaztatze bitarteko hauei, ODZ eta EJD Arauak bi eransten dizkie (60. artikulua):

  • Gutxieneko balio egozgarria zehazteko arau teknikoak, arauz ezarriak, zerga honen kostubidezko eskualdaketen modalitatean kargapetutako zerga egitateak direnean.
  • Merkatuko batez besteko prezioen taula ofizialak, zerga administrazioak onetsiak.
Loturak

1/2011 FORU ARAUA, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzkoa (martxoaren 31ko BAO).

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli