Kostu bidezko ondare-eskualdaketen mendeko eragiketa, hipoteka eratzen duena partikular bat bada.
Egintza Juridiko Dokumentatuei lotutako eragiketa, hipoteka enpresaria edo profesionala bada.
Bi kasuetan, eragiketa salbuetsita dago.
Hipoteka ezeztatzea kitatze normal gisa tributatuko da, subjektu pasiboa Bizkaiko Foru Aldundia. Foru egoitzetan sartzearekin zerikusia duten kasuetarako bakarrik da salbuespena.
ITP-AJDren 1/2011 FA. 58. art. Salbuespen objektiboak.
Hipoteka-eskubide errealen baliogabetzea dokumentatzen duten eskritura publikoen lehen kopiak, foru-egoitzetan sartzeagatik zorra aitortzeko mailegu edo kreditu baten ordainketaren berme gisa eratuak, 11/2005 Foru Arauaren babesean, zeinaren bidez mendekotasuna duten adinekoentzako egoitzen zerbitzu publikoa arautzen baita.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.