Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003178
Dohaintzako ondasun eta eskubideek dohaintza-egunean zuten balio erreala adierazi beharko duzu.
Administrazioak egiaztatu ahal izango du interesdunek ematen duten balio erreal hori. Administrazioak egiaztatutako balioa nagusituko zaio, hala dagokionean, interesdunek aitortutako balioari, azken hori handiagoa izanik ere.
Bestalde, ondasun batzuen merkatuko batez besteko prezioak Administrazioak ezartzen ditu aldian-aldian taula ofizialak emanez; bada, ez da Administrazioak egiaztatu beharrik izango interesdunek ondasunen balio errealtzat taula horiek aplikatuz lortutako balioa ematen dutenean.
http://apli.bizkaia.eus/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp
4/2015 FAko 20 eta 37. Art., Oinordetza eta Dohaintzen Gaineko Zergari buruzkoa
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.