www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003176

651 ereduan dohaintzako ondasunen Esleitu beharreko Gutxieneko Balioa jaso behar dut?


  

Dohaintzako ondasun eta eskubideek dohaintza-egunean zuten balio erreala adierazi beharko duzu.

Administrazioak egiaztatu ahal izango du interesdunek ematen duten balio erreal hori. Administrazioak egiaztatutako balioa nagusituko zaio, hala dagokionean, interesdunek aitortutako balioari, azken hori handiagoa izanik ere.

Hala ere, ez da egiaztatu beharrik izango interesdunek hiri-ondasun higiezinen balio errealtzat araudiz ezarritako Esleitu beharreko Gutxieneko Balioa ematen dutenean.

Loturak

4/2015 FAko 20. eta 37. Art., Oinordetza eta Dohaintzen Gaineko Zergari buruzkoa

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli