www.bizkaia.eus/guregida


Aurrezpen-aseguru batetik aldi baterako errenta gisa jasotako diru-kopurua


  

Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Aldi baterako errentetan, iraupena ez da pertsonaren bizitzaren araberakoa, baizik eta aldez aurretik iraupen zehatza du ezarrita.

Aurrezpenaren zerga oinarrian integratuko dira higigarrien kapitaleko etekin gisa. Errentaren iraunaldiko urteen arabera aplikaturiko ehunekoaren araberakoa da etekina berehalako errentak direnean, eta errenta eratu arte loturiko errentagarritasuna handitzen da errentak geroratuak direnean.

Hauexek dira integrazio ehunekoak:

  • % 12, errentaren iraupena 5 urtekoa edo txikiagokoa denean.
  • % 16, errentaren iraupena 5 urtetik gorakoa, eta 10 urtekoa edo txikiagokoa denean.
  • % 20, errentaren iraupena 10 urtetik gorakoa, eta 15 urtekoa edo txikiagokoa denean.
  • % 25, errentaren iraupena 15 urtetik gorakoa denean.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli