www.bizkaia.eus/guregida


Zerga-konpentsazioa: kuotako kenkaria


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2015/12/31

2007-01-01a baino lehen kontratatutako bizitza- edo baliaezintasun-aseguruei aplika dakiekeen zerga-konpentsazioa: kontratuok PFEZari buruzko Araudiko xedapen iragankorretan ezartzen den kuota osoko kenkaria aplikatu ahal izango dute, baldin eta zerga-araubide berria aplikatuz PFEZari buruzko 10/1998 Foru Araukoa aplikatuz baino onura gutxiago lortzen badira.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01

2016ko ekitalditik aurrera zerga-konpentsazio hau ezin da aplikatu.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli