www.bizkaia.eus/guregida


Kalte-ordaina kalte fisiko pertsona bati batetik eratorria bada eta Erantzukizun Zibileko poliza baten bitartez ordaintzen bada, zer tratamendu jasoko luke horrek?


  

Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Erantzukizun zibileko aseguruak kalte-ordaina ondare-hazkunde salbuetsi bat izango da, legez nahiz judizialki aitortutako zenbatekoan. Eta gaindikinarengatik, PFEZaren zerga-oinarri orokorrean integratu beharreko ondare-irabazi gisako zergak ordaindu beharko dira.

Kaltea esatean ulertu behar da kanpoko indarkeriaz, bat-batean eta zergadunak nahi gabe egindako lesio fisiko edo psikikoak direla, aldi baterako elbarritasuna edo elbarritasun iraunkorra sortzen dutenak, eta batzuetan baita heriotza ere. Aldiz, elbarritasuna gaixotasun baten diagnostikotik datorrenean, ez da adierazitako exentzioa aplikatu behar eta eskuratutako kalte-ordaina Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargapean geratzen da erabat.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli