www.bizkaia.eus/guregida


Zerbitzu publikoen funtzionamenduen ondoriozko kalte-ordainak


  

Gaia PFEZren Foru Arauaren 13/2013 9.21. art. Administrazio publikoek pertsona bati zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondoriozko kalte fisiko, psikiko nahiz pisikikoengatik pagatu dizkioten kalteordainak, baldin eta administrazio publikoek Ondare Erantzukizunaren gaietan dituzten Prozeduren Erregelamendua onesten duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuan agintzen diren prozeduren arabera ezarriak badira.

Kalte fisiko edo psikikotzat ulertuko dira zergadunaren asmoetatik bestekoa den arrazoi bortxazko, bat-bateko eta kanpoko batetik heldu den lesio fisiko edo psikikoa, baliaezintasuna, aldi batekoa nahiz iraunkorra, sortzen duena.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli