www.bizkaia.eus/guregida


Istripu baten ondoriozkoa ez den gaixotasun bat,baliaezintasuna eta aseguru kolektibo bat kobratzea eragin duena


  

Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Ez dago salbuespenik, jasotako guztiagatik tributatu behar du, lan-etekin gisa.

Langileari egotzitako primak honela integratuko dira:

  • Prima langileari egotzi bazaio: Kobratutakoaren % 25 integratuko da, baldin eta erabateko baliaezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia bada edo 8 urte baino gehiago igaro badira lehenengo prima ordaindu zenetik, 1994-12-31ren ondoren itundutako aseguru-kontratuen kasuan.
  • Gainerako baliaezintasun kasuetan, % 60 integratuko da.

Primak ez bazaizkio egotzi langileari, % 60 integratuko da, edozein baliaezintasun dela eta.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli